Boga! (Ondarroako arrantzaleai)
Arzac, Antonio
Orro, zoramen, negar
Denak ishildurik,
Gab'erditikan gora
Ginjuazelarik,
Jira bat eman nuen
Or, kaye zarretik:
Etzan ezer entzuten,
Etzan baga-otsik,
A!.... ¡itsasua bera
Zegon lotsaturik!
Leyo tarte batetik .
Kandela pishtua,
Nabaitu nuen: ge a
Zan guztiz estua,
Ta barrendik zetorren
Antsi, zizpurua,
Aurcho inozentien
Algaraz nastua...
Biyotzik gogorrena
Erdibitzekua!
-Itzali argiya, ama!
Ez dator aitacho,
¡Ama! ez negar egiñ
Guk asko maiteko!...
T'amak zion doi-doia
-(Egiñ lo, egiñ lo...!)
Eroturik bezela
Esanikan gero:
-Jauna: ez ditezela
Esnatu geiago!-
Ta urrengo goizian....
Eta urrenguan...
¡O nolako tristura
Esnatzerakuan!
Ta ¡zer suerte beltza
Famili gashuan
Arkituko ezpalitz
Gaur gure onduan,
Askoren malko- zapi
Donostiakuan!
Luis Carril ta lagunak:
¡Ez adiorikan!...
Zuen itzal maitia
Juan zan emendikan,
Baña... ¡lo! umezurtzak
Seaskachuetan;
Etzaizute faltako
Zuen egunetan
Aitaren ordeko bat
Donostiarretan!
¡Boga donostiarrak;
alderatzen gera!...
¡Boga ondarroar ta
Guztiok batera
Zeruko estropara
Irabazitzera!
¡Noizpait Carril ta bere
Mutilen antzera...
Jaunaren eskuetan
Animak jartzera!
................
¡Boga Karidadian!...
¡Aurrera!... ¡Aurrera!
|