¡Belena!
Arzac, Antonio
Nijoan mezetara
Gabaren erdian,
Kantak eta musikak
Entzunik kalian;
Pensaturik sufritzen
Dagon familian
¡Zer malkoak isurtzen
Diran bitartian!
Gauza zuri bat nuen
Ikusi aurrian,
Zan aur jaio berri bat,
Bildua zapian,
Arkitzen zana ¡bakar!
Botia lurrian,
Los-arri puska gogor
Otz baten gañian!
¡O aurcho chiki gaiso
Iñork ez maitia,
jaio beste mancharik
Batere gabia!
¡Zeiñ beltza ageri dan
Zure suertia
Amarik ezagutzen
Ez dezun umia!
¡Atoz, atoz enecho!
Ta guazen aurrera,
Zu bezelakoak ¡ai!
Or duten echera;
Ortikan ere kantak
Datoz gaur kalera,
¿Ez digute esaten
-Onera, onera?-
Ta ¿nor da datorrena
Korrika atera,
Itzikan esan gabe
Zu neri kentzera,
Far-irri samur batez
Begiratutzera,
Malko eder bat joanik
Arpegian bera?
Gorputzeko ichuraz
Da emakumia,
Besteak bezelasen
Aragiz jantzia;
Izanik aingeru bat,
Aiñ choragarria,
Non Zeru-Lurrak dauden
Esanaz-¡neria!-
¿Norena zera bada
Zu orren maitia?
-¡O!... Aur jaio berri bat
Da nere Jabia,
Aizpa bat det: izena
Du Karidadia,
Ta gure eche au da
Pozaren kabia!
¿Ta zu, gizona, zaude
Naigabez betia?
Sartu zaitez barrena,
Konsolazaitia!
¡Ara! ikusi zazu
Gure familia,
Emen aurra, or zarra,
An berriz eria!
¡Begira zer kontentuz,
Bakoitzak beria,
Daramaten guztiak
Beren gurutzia!
Esperantzaz beterik,
Pizturik fedia,
¡O!... gozoa da onla
Zerbait sufritzia!
Ikusi zazu oraiñ
Gure Nagusia,
Belengo portalera
Zerutik jachia;
Gizon batzuek Aur au
Ez ezagutaia
¡Zer gauza tristia dan!
¡Zer negargarria!-
Karidadeko monjak
¡JESUS! ikustia
Ta belaunikaturik
Isill gelditzia
Guztia bat izan zan:
....................
¡O JESUS aundia!
¿Naizu arren ondoan
Nik adoratzia?
|