Aurchoen kanta
Arzac, Antonio
Donostiako neska
Ta mutill guztiak
Ustedegu dirala
Laguncho guriak
Erregiñak dituen
Semecho maitiak,
¡Pena ematen digu
Emendik joatiak!
Alfonsocho, Merzedes,
Maria Teresa
Ez izan, ez, Madrida
Joateko presa;
Esan zuen amari
Gelditzeko emen,
Eta bestela berriz
Etorri lenbailen.
|