inprimatu
Plaza-Urrutia Koloradon
Izenburua:
Plaza-Urrutia Koloradon
Sinadura:
Artzaina, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artzaina, Manex

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1494.zk.
Orrialdea:
5

Plaza-Urrutia Koloradon

 

Artzaina, Manex

 

 1

 

 Hiru edo lau bertsu nik egun nahi nituzke moldatu

 Suieta ere manerakoa baitzeraut egun gertatu

 Hiru hogoi ta hamabortz urte baititut egun konplitu

 Harrabots, haro haundirik gabe nahi dut zerbait aipatu.

 

 2

 

 Hiru hogoi ta hamabortz urtez egin dutan ederrena.

 Aurten egina dut Amerikan den errabot xarmantena

 Orhoitzapen bat utziz euskaldun zahar ala gazteena

 Josta zaitezten luzaz pilotan zainduz euskalduntasuna.

 

 3

 

 Urrun izanik ere Euskadi gu guzien sor-lekutik

 Xoraturikan gaude errabot berri ondoan bildurik

 Sarri izerdi uretan denak elgar ezin bentzuturik

 Plaza-Urrutia dauka ederki izena ondo emanik.

 

 4

 

 Euskal semeak barreaturik gaude mundu huntan gaindi

 Beti aintzina atxik dezagun: pilota nehoiz ez utzi

 Ibil dezagun airez airetan, ez naike oraino geldi

 Medikurikan ikusi gabe nabil beti pilotari.

 

 5

 

 Adinekorik banu egiten diot bat edo bieri

 Hamar bat mila liberakoa jokatuz frantses sos berri.

 Hau zuretako Baionan zauden Cheval-Blanc-ko nausiari

 Hobeko duzu erdiratzea gerriko itzuli hori.

 

 6

 

 Itxaro Borda, zuri ari naiz orai urrundik galdeka

 Ni garrait nahiz egina duzu noizbait nahiko lasterka

 Zuk Amikuzen xeka laguna bermatzeko ene kontra

 Adin haundian ere ni banaiz bier, mutil ala nexka.


inprimatu