inprimatu
Zazpi urtez ene bizian
Izenburua:
Zazpi urtez ene bizian
Sinadura:
Artzaina, J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artzaina, J

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1466.zk.
Orrialdea:
5

Zazpi urtez ene bizian

 

Artzaina, J.

 

 1

 

 Zazpi urteren ene bizitza emana dut bi kantutan

 Eskas direnak emanen ditut orai hirugarren huntan;

 Ene etsaiek nola tronpatu ninduten uste gabetan,

 Ustez nituen adixkideak, buru ziren etsaietan.

 

 2

 

 Bat abokata, bertzia juja, jarri ziren ene berme,

 Lan hori berek hautatu zuten, eni deus galdatu gabe;

 Iņorant nintzen, ez jakin zertaz nahi zuten ene jabe,

 Otsoak artzain jarri zauzkitan, ta ni bildots baten pare.

 

 3

 

 Bertzek erranik onartu nuen laguntzeko abokata,

 Mila espantu eta promesa haren ganat joan eta;

 Nik hartan utzi Kontsularako bide zuzen ta prudente,

 Eta hargatik pairatu gero, bortitz heldu zen tormenta.

 

 4

 

 Ene abokat saltzale hura, Bakersfiel'era zohala,

 Idatzi zautan berekilan ni, eramanen ninduela;

 Bainan idera sanjatu zuen, eta utzi ni gibela,

 Maluroski nik ez nuen jakin, ene saltzia zutela.

 

 5

 

 Lerrazkenean beti bezala etorri zen azaroa,

 Eta justoki denbora hartan gure ardi ertzaroa;

 Hainbeste nintzen lanez beterik, gau-egun okupatua,

 Nik jakin gabe ais'egin zuten ene saltzeko tratua.

 

 6

 

 Azaroaren bederatzia ezin ahantzi dudana,

 Lerro urdinez idatzia dut egun hartan egin lana

 Bi abokatak elgar adituz, nitaz egin zuketena,

 Eta nik ezin orduan pentsa, gero gogora zautana.

 

 7

 

 Bi ehun eta berrogoitaniar dolar zauzkitan ekendu,

 Eta etsaien aldetik ere norbaitek zuken lagundu;

 Erran zerautan zure afera, oraikoan dut konpondu,

 Egizu lana gostura eta, egon zaite ene kondu.

 

 8

 

 Zorigaitzeko konfidantzia, nik hartu haren elhetan

 Jarraiki nintzen beti zuhurki nihauren egin-bidetan;

 Gogora gabe maleziarik bazukela hark obretan,

 Ni berantegi ohartu nintzen, nindutela hek saretan.

 

 9

 

 Azken erditzen ziren ardiak nituen neure konduko

 Ta bi partida bildotsekilan bidean jarraikitzeko;

 Herrira nintzen beharrez jina jangailia erosteko,

 Han jakin nuen imigraziora laster nihaur agertzeko.

 

 10

 

 Denak utzirik agertu nintzen harat biramun goizian,

 Han jakin nuen denbora labur naukela Kalifornian;

 Zur'abokatak ez du deus egin, zure kausaren gainian,

 Los Angeles'en behartzu sartu, segur asteart goizian.

 

 11

 

 Ortzilaria zen hura eta, hainbertze lan egiteko

 Denbora labur, egin-bideak zuzenki bururatzeko;

 Larunbat eta igandia're hetsiak lan hoietako,

 Astelehena azken eguna, abokata ikusteko.

 

 12

 

 Heron lekura heldua nintzen, lanak eginik goizian,

 Nonbaitik men telefonatu bederatziak aldian;

 Beha-gnauden jenden izenak, eman ginitzan ordian,

 Bainan halere ezin ikusi nuen nik egun guzian.

 

 13

 

 Orduan nuen galtzera utzi bizi nuen esperantza,

 Harek zerautan jokatu oso, sendikor nuen biotza;

 Ezin bertzeak estekatue, bertzek zuten ene giltza,

 Eta berri bat egiteko nik, denbora nuen eskasa.

 

 14

 

 Ez nakien zer egin orduan, bidez-galdua bainintzan,

 Neure artzainen despeditzeko ez nuen astirik izan;

 Bihotz jukutre infame harek, ni utzi ninduen gisan,

 Ez dakit nola hoinbertze urtez geroztikan bizi nizan.

 

 15

 

 Ene bien oz itzultzeko ateak hetsi zituzten,

 Bainan hek baino konduta hobe, enia atzeman zuten;

 Guduka frango gostarik ere, sartzera utzi ninduten,

 Kaliforhian bizi naiz eta, dude gabe hemen hilen.

 

 16

 

 Zenbat uros den etsairik gebe munduan bizi daitena

 Bainan ez diro harek estima, beraren urostasuna;

 Nik pairatu dut ene bizian plazer baino gehio pena,

 Horgatik orai esperantza dut zerurako zoriona.


inprimatu