inprimatu
Kaliforniatik
Izenburua:
Kaliforniatik
Sinadura:
Artzaina
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artzaina

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
751.zk.
Orrialdea:
4

Kaliforniatik

 

Artzaina

 

 1

 

 Denbora pasa eta egiaz mintzatuz,

 Lehen, aldikotz hemen ariko naiz kantuz:

 Hainitz ikusten baita estadoz aldatuz,

 Ez dut deusik erranen batere urguluz,

 Frogatuak baititut denak ene gostuz.

 

 2

 

 Elhurretik ihesi denbora onera,

 Gaitzaren eztitzeko hau dugu manera:

 Ipar-alde neguan hotz duzu sobera;

 Aire hormatuari hezurrak minbera.

 Hortakotz gira heldu Kaliforniara.

 

 3

 

 Hunara gireneko, euria gogotik,

 Jainkoak igorria burrustan zerutik.

 Bazka badago orai ageri lurretik.

 Partida ez da batre higitzen lekutik,

 So egin baitezoket kanparen barnetik.

 

 4

 

 Alfitaren barnean euria gogotik

 Zaro, Uharte, Lasa, Anhauze, Baigorri!

 Gizon gazte azkarrak, lehoinak iduri...

 Ez dakit nork dituen hunarat igorri:

 Eskual-herrian daike falta hau ageri!

 

 5

 

 Gizon prestu ixila Oxe Uharteko,

 Langile aditua, halaber zentzuko,

 Egiteko den lana ez baitu utziko.

 Bainan... kasu batean ez duzu hitzeko;

 Hunen beha dagonak badu etsitzeko.

 

 6

 

 Renaud baitu izena kanpera haundiak,

 Lanak emaiten ditu denen asetziak.

 Trokak ibiltzen ditu jatekoz betiak:

 Ogi, arno, oilasko, gasna-keneriak.

 Estar guziak dauzka bantzu hustiak.

 

 7

 

 Huna berriz bolanjer Frantxua panadero;

 Hunen ogiaz dira gustatuak oro:

 Axai gogorra eta mamia du harro.

 Zonbat jaten-dutan nik pentsaketa nago.

 Zortzian bortz biribil bada naski frango.

 

 8

 

 Maiordoma nagusi, Arretx Baigorriko:

 Bere arrazoinetan ez duzu galduko.

 Ardi ala ostatu, on da orotako.

 Kalifornian badu adixkide frango.

 Los Banos izanen da orai San Fransisko.

 

 9

 

 Ixiltzen nuzu orai, hauxe erran-eta:

 Geiago mintzatzeko eskas dut kopeta.

 Koblari xarra baniz ez da ene falta.

 Dohain poxi guzia Jainkoarena baita,

 Araberan dezagun denek hura maita.


inprimatu