inprimatu
Bidarriko artzainaren kantiak
Izenburua:
Bidarriko artzainaren kantiak
Sinadura:
Artzain Xaharra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artzain Xaharra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1225.zk.
Orrialdea:
4

Bidarraiko artzainaren kantiak

 

Artzain Xaharra

 

 1

 

 Mila zortzi ehun ta hogoi ta zortzia

 Hazilain hogoitiru mundurat jitia

 Noizko duket nik bertze mundurat joaitia

 Plazer dukezunian zuk Jainko maitia.

 

 2

 

 Jainkoak aitameri in zuen grazia

 Mundurat emaitia ni lehen fruitia

 Arto-t-esnean izan niz ontsa hazia

 Kolore zuri gorri ta beti propia.

 

 3

 

 Sei arreba ta hiru anai aitamekin

 Hiru aldiz zeruan han aingeruekin

 Ni mendian ardizain eskalapoinekin

 Gaua lastoan zorri ta kukusoekin.

 

 4

 

 Ama birjina lagun arrosorioekin

 Debozione eginez errespeturekin

 Pelorekin kamantzan, biak elgarrekin

 Goizetan jausten ginen ardi-esnearekin.

 

 5

 

 Gure etxola borta-leihorik gabia

 Bainan beti ginuen osoki garbia

 Arraxina argitzat, oi gure loria,

 Hura erre ondoan ikusten debria.

 

 6

 

 Ikusten zelarikan haize ta galerna

 Serioski otoizten ginuen Ama ona

 Euri ala gau egin behar ardi-lana

 Orduan penatzen da mendian artzaina.


inprimatu