Nere gitarchoari
Artola, Rosario
Nik gitarcho bat baidet
Maite eta lagun,
Au joaz pasatzen det
Denbora chit legun;
Nola denok grazi bat
Zerbaitetan degun,
Berarekin pensatzen
Nago gau ta egun.
Denbora pasatzeko
Gauz-oberik ezta,
Onekin non-nai jartzen
Det nik naiko festa;
Bakarrikan bera da
Noranaiko orkesta,
Au aitzez iņorchore
Aspertutzen ezta.
Triste nagoenian
Bera det pozgarri,
Zenbait bidertan ere
Ausen det igarri;
Onekiņ atsegiņa
Datorkit chit sarri,
Soņua joaz, eta
Gaņera kantari.
Gitarra jotzez ez naiz
Beņere aspertzen,
Berarekin biotza
Oso zait zabaltzen,
Eta burua ere
Chit asko argitzen,
Onekin det zorion
Guztiya arkitzen.
|