Nere anai Franzisko-ri bere egunean
Artola, Rosario
Zerubak ala erabakirik
nola Franzisko zeran zu,
egun aundi au allegatzean
zutan pensatzen naukazu;
ala, gaur egun onak ematen
goizetik asten naitzatzu,
eta eskeņi pobre au, anai,
maitetasunez ar-nazu.
Gozoro eman zaizkatzu milla
graziya zure Jaunari,
zeren ogeita zazpi urtean
zuri laguntzen dan ari;
bada agertzen baldin bazaizka
maitetasunak maiz Ari,
Berak ezdio maitetasunik
paltako ona danari.
Zure arrebak esanak ontzat
artu ditzazu bertatik,
dizkitzut gauza obek esaten
biotzen erdi erditik;
pena sentitzen detan bezela
zu irtetean erritik,
poza sentitzen det jiratzean
ononza Errenteritik.
Zu zera nere anai maitea
nere ondoan aziya,
beragatikan baitet zugana
nere maitasun guziya;
zure gaņean bana dezala
Jaunak beraren graziya,
anim-gorputzen osasuna ta
urte askoko biziya.