inprimatu
Birjiña Amari
Izenburua:
Birjiña Amari
Sinadura:
Artola Elizeche, Rosario
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Rosario

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
51.zk.
Orrialdea:
312

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Birjiña amari

 

Artola, Rosario

 

 1

 

 Zeruetako Birjiña Ama

 Guztiz eder ta gozua:

 Eskeintzen dizut bertatikan nik

 Nere biotza osua:

 Zuk deitu arte idukiko det

 Aldetan ondo jasua,

 Eta orduan ega dezala

 Balitz bezela usua.

 

 2

 

 Gauza ederra izan beardu

 Zure ondora juatia,

 ¡Ama maitia! zabal zaidazu

 Salbaziyoko atia;

 Urraturikan etsai gogorrak

 Loturik naukan katia,

 Izan dedilla orain ta beti

 Zedorren borondatia.

 

 3

 

 Alaiturikan jartzen naiz beti

 Zerura begiratzian;

 Alako gauza guztiz ederra

 Sentitzen det biyotzian;

 ¡Zer poz aundiya izan bear du

 Barren ortara sartzian,

 Eta Birjiña Ama txit santak

 Bere besuan artzian!

 

 4

 

 Nere barrena illuntzen bada

 Pekatubaren ordoyaz

 Laister ostera argitutzen da

 Oroiturikan or goyaz;

 Zu zaudelako Birjiña Ama

 An beterikan gloriyaz,

 Itz-gozo-abek esaten ditut

 Txit borondate aundiyaz.

 

 5

 

 Desiatzen det mundutar denak

 Izatea Zuretzako,

 Atsegin gozo aundiyagorik

 Ez litzake neretzako;

 Egun batian elkarturikan

 Zure ondora biltzeko,

 Eta aingeru moduan denak,

 Doaiak kantatutzeko.

 


inprimatu