inprimatu
Txomin irutxulotarra bere erriyan
Izenburua:
Txomin irutxulotarra bere erriyan
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
54.zk.
Orrialdea:
329

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Txomin irutxulotarra bere erriyan

 

Artola, Ramon

 

 1.

 

 Urrutiyetan nere denbora

 pasarik jira ta bira,

 momentu ontan arkitutzen naiz

 Donostiyari begira;

 urte askoren buruban nator

 itxasoz nere errira,

 orain sartu naiz Irutxulueta

 zarrera eta berrira.

 

 2

 

 Zartutu nator Donostiyara

 irten nintzana gazterik,

 ontaz oroitugabe pasatu

 etzait jairik ez asterik;

 orain beraren barrenen nago

 pozez ta penak beterik.

 zeņen ez detan ikusten gauza

 diferentiak besterik.

 

 3

 

 Ez dakit nondik nora nabillen

 non jartzen detan pausua,

 antzikan ezin ezeri eman

 au da lan kuriosua;

 ŋNon dira nere jaitetxea,

 kalea eta ausoa?

 ezin billatu ditut non diran

 jirarik erri osoa.

 

 4

 

 Iru orduban nabil zoratzen

 aruntz juan onuntz jira,

 lengo emengo etxeak eta

 gauzak non diran begira:

 kupelatei ta, tabernariyak,

 ere, lenguak ez dira,

 zarrikan ez det ezer billatzen,

 guztiyak berriyak dira.

 

 5

 

 Noiz bait bearda azaldu zaizkit

 etxe lengoak diranak,

 gaztelubaren oņean daude

 ogei ez dira dianak,

 eliza bi ta bi konbentubak

 erre izan etziranak,

 oyek bakarrik ikusten ditut

 lenago emen ziranak.

 

 6

 

 Ez dira lengo muralla aundi

 beltz aiek ere ageri,

 kontu artutzen beti egoten

 ziranak Donostiyari.

 beren tokiyan jolas-leku ta

 arbolak daude ugari,

 ikusten naguen egi guztiyak

 gezurra dala diruri.

 

 7

 

 Aundiyak eta ederrak dira

 emen egin diran lanak,

 eta ez ere eskasagoak

 egiten ari diranak;

 lengo denboran ondar pilla ta

 belar tokiyak ziranak,

 gaur erri berri batekin iya

 eztali dira dianak.

 

 8

 

 Arboldegizko pauso lekubak

 lore toki ta zelayak

 graziyaz daude beteak eta

 etxeak dira galaiyak;

 arku jirakan plaza ederrak,

 kaleak zabal alaiyak;

 au guztiya du koroitzen iņon

 igualik ez duben plaiyak.

 

 9

 

 Begira jarri erriyari ta

 orobat itxasoari,

 eta guziyan edertasuna

 besterik ez da ageri;

 ŋnola ez jaio bati burura

 ote zan goitik erori?

 bada zerutik amildutsko

 arren puska bat diruri.

 

 10

 

 Begiyak ase eziņik dauzkat

 ikustez nere erriya.

 ametz gozo bat ezdala ere

 ezin sinistu det iya;

 ain beste ez bezin perla

 eder, begiragarriya

 au ez da lengo Irutxuloeta

 da zeru txiki berriya.

 


inprimatu