inprimatu
Tolosan Beotibar-ko plaza berriyan Juan Joxe zarra pillotan
Izenburua:
Tolosan Beotibar-ko plaza berriyan Juan Joxe zarra pillotan
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
520

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Tolosan Beotibar-ko plaza berriyan Juan Joxe zarra pillotan

 

Artola, Ramon

 

 Plazan biziro itsusi,

 degu pipirri ikusi;

 edade ortan zion nai mutill

 gazte bati irabazi,

 zori gaiztoan da asi.

 

 Zartu da, ta edadia,

 juan zaio lengo aidia;

 berak eztu nai aitu zaionik

 galdu abillidadia,

 au da debillidadia.

 

 Gaztiak dio garbitu,

 begirik eztu argitu;

 ogeita laura amabost tanto

 bakarrak atera ditu,

 parragarri da gelditu.

 

 Bote mocha bazan, artzen

 gizarajoa zan lertzen;

 luzia egiņ ezkeroz berriz

 kolkora zitzaion sartzen,

 ongi etzalako jartzen.

 

 Nekaturikan guziya,

 zutik ezin zegon iya;

 partidu orrek laburtu dio

 amar urteko biziya,

 damutu zaio asiya.

 

 Geroz lo ezin egindu,

 ezur guziyetan min du;

 dalako plazan gazte papera

 egin naiean ibildu

 gorputz zar gaisoa ildu.

 


inprimatu