inprimatu
Olloak eta arrautzak
Izenburua:
Olloak eta arrautzak
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
16-17

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Olloak eta arrautzak

 

Artola, Ramon

 

 Lau ollo alkarrekin

 ziranak bizitzen,

 arrautzak egiten maiz

 ziran ikusitzen.

 Egunero egiten

 zuten laubak bana,

 au zan berelan bide

 zerabilten dana.

 Egun batez joanikan

 arrantzaren billa

 neskacharen tokiyan

 echeko mutilla,

 onek esan zioten

 ollo on aieri,

 emango ziotela

 nai ainbat janari,

 egin naibaizituzten

 arrautzak gordean,

 ark bestek etzekiyen

 paraje batean.

 Lau olloetan birek

 au arturik ontzat,

 asi ziran egiten

 arrautzak arentzat.

 Batek egunero bat

 utzitzen baitziyon,

 asi zan egunetik

 paltatzen etziyon;

 Besteak berriz iņork

 etzeion igarri,

 egun biz bat utzitzen

 zion mutillari.

 Gisa ontan zirala

 gertatu zan gaya,

 zelebratutzekoa

 eguberri jaiya.

 Ontan nola bear zan

 eltze onbat egiņ,

 kontatu zuten ollo

 etako batekiņ.

 Eta joanikan laubak

 zeuden parajera,

 zein ill sententziya au

 zioten atera.

 Esanaz arrautz gille

 gertatu ez dana,

 izan dedilla gaur ill

 ta jan bear dana.

 Eta eramanikan

 bera sukaldera,

 an zioten lepoa

 labanaz atera.

 Au ikuzteaz ollu

 kulpaz kutsutuba,

 ikaraz izandu zan

 aurrera justuba.

 ................

 Ona leziocho bat

 bearra guretzat,

 orra zer dagoan gero

 traidorearentzat;

 Bi abotatikan jan

 naiduben askori,

 sinistu gertatuko

 zaiola lan ori.

 


inprimatu