inprimatu
Ollo taldea eta kantuba
Izenburua:
Ollo taldea eta kantuba
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
332

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ollo talde eta katuba

 

Artola, Ramon

 

 Talde onetan baitzan

 ollar bat azkarra

 baņan zana jenioz

 biziro kaskarra;

 beti baitzuben beste

 ezin ikusiya,

 berak bakarrik izan

 bearra guziya:

 eta ala bein denak,

 pakeari ibildu

 eta, ziran denboran

 lotarako bildu,

 bide gabe nai izan

 zizkaten dollorrak,

 ollo denari kendu

 buruko galyorrak

 esanaz: koroi oiek

 zertako zituzten,

 zertan aren aurrean

 kentzen etzituzten,

 an ainbeste koroiren

 bearrik etzala,

 bat diņa zala ta bat

 berak ark zeukala;

 goian agintari bat

 bakarra zan gisan,

 bean ark agintari

 bear zula izan;

 eta artaz borroka

 eta zalapartan,

 zebiltzala, echeko

 katu ona lotan

 zegoana, esnatuta,

 joanik beretara

 berari zion bere

 galyorra atera.

 ...............

 Onek erakusten du

 panparroi askori,

 gertatutzen zaiola

 kontu modu ori;

 eta beste ez dedin

 gai ontan gertatu,

 pasarte au gogoan

 bear dala artu.

 


inprimatu