inprimatu
Okendo
Izenburua:
Okendo
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
249

Okendo

 

Artola, Ramon

 

 Gizon aundi au ill zala otsa

 abo guzitan baitabill,

 ainbeste giza-alditan kontu

 bera besterik eztabill;

 baña ¿zergatik ordea ori

 ala ez izan ta dabill,

 Donostiako Antoniorik

 ezpaldin bada iñoiz ill?

 

 Aundi chikiyak denak denboraz

 gordetzen dira lurpean,

 zeñen azkenak gelditzen diran

 anchen betiko lo bean;

 bañan aundiyak lenaz izanak

 alcharik losak aidean,

 berriro dira ikusten zutik

 beren losaren gañean.

 

 Okendok ala alcharik bera

 estaldutzeko jarriya,

 azpiyan artu nai du lenago

 gañean zeukan arriya;

 eta onetaz on-iritzirik

 lur maite jaioterriya,

 argitan bizi dedin billatu

 diyo jarleku berriya.

 

 Bada anziñan ustez il zana

 oraindik nola dan bizi,

 seaskatikan jaiki dediyen

 laguntzen obe da asi;

 luzaro lotan egondu dana

 esna bear da ikusi,

 oroigarri bat egin ta anchen

 ez du emango itsusi.

 

 Onetatikan ikusiko du

 bere echen mendiyan,

 nola Itsaso Ozeanoa

 zabaltasun chit aundiyan,

 eta guk bera ikus dezagun

 aurrera onraz erriyan,

 apaindurikan parako degu

 sarjiñchoaren erdiyan.

 

 Torre polit bat alchako zaio

 esan dan leku onean,

 bere izena urrezko letraz

 izkribaturik oñean;

 eta bronzezko janzi eder bat

 daukala berak soñean,

 Okendo zutik ikusiko da

 torrechoaren gañean.

 


inprimatu