inprimatu
Oh, euskal-erri maitea!
Izenburua:
Oh, euskal-erri maitea!
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
429-430

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Oh, euskal-erri maitea

 

Artola, Ramon

 

 Zuri begira nago

 Bañan !nola! ¡nola!

 Lengo antzikan ezin,

 Emanik iñola;

 Atzo ziñan zori on,

 Guzien krisola,

 ¿Eta gaur? gaur bestien

 Gisan Española,

 

 Non dira zure famak,

 Zure kondariyak,

 Aiñ eder apaindutzen

 Zinduzten gloriyak?

 Lenengo biotza ta

 Urrena begiyak,

 Oroitzean negarrez

 Jartzen zaizkit biyak.

 

 ¿Non dira Erromatar

 Gudari abillak,

 Godoak, Kartagoak,

 Eta Moro pillak?

 Eta ezin ustarpetuz

 Millak eta millak,

 Euskaldunak gandikan

 Izan ziran illak.

 ¿

 Non dira ondorengo

 Inbiriosoak

 Zabaltzen zituztenak

 Urrezko lazoak?

 Ill ziran, alperrikan

 Emanik pausoak,

 Engaituz lotu gabe

 Lengo gurasoak.

 

 Zu zera ¡oh! zu zera

 Euskal-erri ama,

 Iñoiz iñoren mende

 Egon etziñana;

 Eta gero zedorren

 Naiezaz ziñana

 Bat-du Españiako

 Koroiarengana.

 

 Geroz ere libreak

 Zeuzkazun erriyak,

 Eta pozez janziyak

 Zelai ta mendiyak;

 Zinduzen zorionak

 Aiñ ziran aundiyak,

 ¡Zu ziñan Amerikak!

 ¡Zu ziñan Indiyak!

 

 Egun aiek joan ziran

 ¡Bai! ezin ukatu,

 Zer pasa-zan kontatzen

 Ez det nai nekatu;

 Egin bazan ezbazan

 Utz edo pekatu,

 Zuretzat ziran lengo

 Kontubak trukatu.

 

 Denborarekin gauzak

 Emanikan jira,

 Beste kristal batetik

 Gaude gaur begira;

 Baztar guziyak triste

 Ikusten baitira,

 Zure lengo graziyak

 Ezkutatuk dira.

 

 Egun batean gaizki

 Jarri ziñan oso

 Ezin zere bururik

 Zendubela jaso;

 Min charra biotzean

 Gelditurik preso,

 Geroztik bizi zera

 Biziro penoso.

 

 Aspaldiyan etzaizu

 Gaitzikan arindu,

 Ezpada lendandikan

 Ere zaizu gaindu;

 Zure biotz eriyak

 Illtzeko ain mindu,

 Adioa ama ona

 Zureak egindu.

 

 Len zenduben arbol bat

 Min sendagarriya;

 Antziñako asaba

 Zarrak ezarriya;

 Bañan gaur nola bera.

 Igartu dan iya

 Galdu da zuretzako

 Aren alderdiya.

 

 Arbolak zeukan arte

 Bere ontasuna,

 Zureak ziran poza

 Eta osasuna;

 Orain azaldurikan

 Aren ondasuna,

 Ezkutatu da zure

 Zoriontasuna.

 

 Aritz arbol santuba

 ikusi da galtzen,

 Bere grazi ederrak

 Lur azpian zartzen;

 Berririkan ez bada

 Oin orde irartzen,

 Ama maitea zera

 Biziko penatzen.

 

 Zure lengo disdizaz

 Zeuden kondariyak

 Ostikotu ta dira

 Gainduko berriyak;

 ¿Zer esango da gero

 Ikustean biyak?

 Nano jira zirala

 Jigante aundiyak.

 

 Aundiyak dira zure

 Biotzeko penak,

 Bañan berriyak eta

 Senda litezkenak;

 Aitor-eta seme onak

 Izatera denak,

 Biur zitzaizkitzuke

 

 Poz, zori on lenak.

 Poz ou biurtzen bada

 Zure erraietan,

 Ongilleak nor diran

 Jakingo di bertan

 Izenak ezarriko

 Dirade letretan

 Urrez, liburutan da

 Brunzez paretetan.

 


inprimatu