inprimatu
Nere biotz-min-oyarra
Izenburua:
Nere biotz-min-oyarra
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
829.zk.
Orrialdea:
[40]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere biotz-min-oyarra

 

Artola, R.

 

 Irun'go Erregiņa, Junkal'eko ama!

 Dizudan maitasunak narakar Zugana

 Bertsook kantatzera.

 Nola, baņa, zaitzaket kanta nik bertsotan,

 Zeru eta lurreko izaki orotan

 Gorena bait-zera?

 

 Jainkoak egin zinduen Beretzat ederren.

 Bere Ama zindezen egin zindun gurden,

 Aratz eta garbi.

 Graziaz beteriko baratze-atsegin,

 Sortzetik orbangabe, Ama izanik Birjin,

 Nolako mirari!

 

 Garbitasun guzien sortzalle zera Zu!

 Egun-senti argiko eguzki-leiņuru

 Dizdiraz jantzia.

 Gurarien atseden, griņaren urgeldi,

 Gogo-egartientzat iturburu zuri,

 Emankor, joria.

 

 Nere biotz au, arren, susper zeru-miņez.

 Goritu zazu zure ederraren printzez,

 Andre Mari-Eder.

 Ederrak maiz jartzen nau erdi-zoraturik...

 Zora nazazu, beingoz! Zu bezin ederrik

 Ezpaituket ezer!

 

 Santutasuna nai dut, argira naraman.

 Garbitasuna nai dut Zureatik edan,

 Atsegin natzaizun.

 Bekit zuganatzeko egaldi kantua.

 Garden-gardena zeran Birjiņa argitsua,

 Eskari au entzun!!!

 


inprimatu