Neguba
Artola, Ramon
Igarorik denbora
gozoen sasoiya,
lenaz gaiņ illunduta
tristetzen da goiya;
elementen abisu
jorikan turmoiya,
aize min zakarrakiņ
asten da euriya,
eta ez du jakiten
noiz gelditu iya.
Gabak argitasuna
dutenean artzen,
oso goiz giro fiņak
dituzte ekartzen;
intzaren tokiyan da
izotza ezartzen,
bazter guztiyak dira
zuri zuri jartzen,
eta otza da leku
denetara sartzen.
Bere gozotasuna
sartzeko lurrari,
noizik bein erasotzen
diyo elurrari;
egan iges egiņik
onek zerubari,
geldi geldi jaisten dan
denboran ugari,
samintasunak iltzen
zaizka negubari.
|