Naguziya eta maizterra
Artola, R.
Orain dala lau aste
Gizon bat bizi zan
San Bizente atzean
Bost-garren bizitzan.
Gizon au zan chit lasai
Pasatutzen zana,
Ezer gausa gatikan
Estutzen etzana;
Ala errentik iñoiz
Pagatzen etzuben,
Eta eche jabea
Azar-azo zuben.
Egun batean joan zan
Au berarengana,
Esanaz: "Ez da ona
Darabiltan lana;
Beti abisuka ta
Kobratu eziñez,
¿Zer dezu, ill al ziñan
Edo zaude miñez?"
-Eranzun ziyon: "Jauna,
Sano samar nabill,
Bañan gure artean
Diruak ez dabill."
-Bada nik ez nezake
Dirurik eragin,
Eta beizu modu
Pagatzeko egin,
Edo bestela dizut
Gaur emiten itza,
Segituban libratzen
Banazu bizitza,
Egingo dizutala
Zor dana kitotzat;
Eskeñi charra dala
Iruritzen etzat."
-"Ez, ez, ez, jauna ez naiz
Conforme orrezaz;
¿Zertan apuratzen da,
Daukadan pobrezaz?
Igo bizait errenta
Nai duben guziya,
Bañan ez naiz irtengo,
Ni, ez, naguziya.
|