inprimatu
Moro kontuba
Izenburua:
Moro kontuba
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
134-136

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Moro kontuba

 

Artola, Ramon

 

 Uri, gaur kontu kontari

 nai nazulako para zuk,

 esango dizut zeroni,

 bai neri esana Bensu-k,

 pasia moro Assan-i.

 

 Gabaz aituba det ori,

 Abbas-ko kanpamentuban;

 aitu bada izar Uri,

 gorde dezazun kontuban,

 kontu kontatuba neri.

 

 Assan biursari bat zan,

 Afrikan emana jira;

 kantari oberik etzan

 adoratzeko Zelmira,

 zeña prinzesa bat baizan.

 

 Beti berari begira

 gabaz oro bat egunaz,

 kantari pararik lira,

 zizpiruchoak emanaz,

 dardak oi ziozkan tira.

 

 Etzan infanta erortzen

 Assan-en kanta kontura;

 etzekiyen adoratzen

 zubenik nai aundiz ura,

 kantuz ari ta kontatzen.

 

 Assan azaltzea lotsa,

 eta Zelmirak jakin ez;

 kantuz nai zion biotza

 esan, zekarrela miñez,

 irich zezan bere poza.

 

 Bañan zana zan gertatu;

 principe Alikar-gana

 baitzala enamoratu,

 nola ura beragana

 eta zirala ezkondu.

 

 ¿Nola Assan-i burura,

 bera zeguela begira,

 Alikar-ekin zerura

 igoko zala Zelmira,

 aztutzat lajarik ura?

 

 Pena geiago arzezan,

 prinzesak kantariyari

 kantatzeko zion esan;

 segi zezala kantari

 aren senarrak aizezan.

 

 Itz ark beterik korajez

 penatubaren biotza,

 esan zion: nik kantik ez,

 nai det nere eriotza

 egingo detana nerez.

 

 Itzik ukatu etzuben;

 negarrez joanik mendira

 gumiya bat an baitzuben

 eta puskaturik lira

 bere buruba il zuben.

 

 Au da kontuba Bensu-ri

 Abbas-en aitu niona;

 ark esan bezela zuri

 dizut kontatu diana,

 biotz biotzeko Uri.

 


inprimatu