inprimatu
Miruba, saguba, zakurra eta otsoa. (Ipuia)
Izenburua:
Miruba, saguba, zakurra eta otsoa. (Ipuia)
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
405-406

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Miruba, saguba, zakurra eta otsoa. (Ipuia)

 

Artola, Ramon

 

 Mirubak zeramala

 gazta bat, zezan jan,

 erori ta zitzaion

 erriochora joan;

 eta urak indarra

 nola baitzeraman,

 bueltaka zion zenbait

 bidean eraman.

 

 Sagubak ikusirik

 urtan gazta ala,

 zakur zar bati deitu

 zion beriala;

 esanaz, aren gazta

 urak zeramala,

 eta arren ta arren

 atera zezala.

 

 Ateratzen bazuben

 bere lanagatik,

 irutik bat emango

 ziola gaztatik;

 eta zakurrak pozez

 saltarik bertatik,

 gaita guriya zion

 atera urtatik.

 

 Baņan miruba ere

 jachi baitzan bera,

 gazta ura arena

 zala esatera;

 eta abiyaturik

 ezda eta bada,

 sagu mirubak zuten

 naspilla bat para.

 

 Ezin konponduz ziran

 joan otsoagana,

 onek zuzen zeikien

 zerabilten lana;

 eta ondo aiturik

 kontu pasa zana,

 esan zien: da gazta

 zuzenduko dana.

 

 Jankaia iru puska

 segiran egiņik,

 esan zion zakur zar

 ari otsegiņik:

 urtatik dekalako

 gazta atera ik,

 irutatik bat to, ta

 joan ari emendik.

 

 Zakurra zan denboran

 puska arekin joan,

 otsoak beste biyak

 berak zituben jan;

 eta jabeak nola

 begira zeuzkan an,

 biyari zizkan papur

 sobratubak eman.

 

 Esanaz kobraturik

 nik neronen lana,

 au da emen zuentzat

 sobratutzen dana;

 eta partizioaz

 kontentu ezdana,

 keja dedilla beste

 otso batengana.

 

 ...............

 

 Nola kejatuko da

 indarrik gabea,

 jan lezakena bada

 indarren jabea;

 beragatikan batek

 jo ezdezan bea,

 ez okerreratzen

 du askoz obea.

 


inprimatu