inprimatu
Mendiko semia
Izenburua:
Mendiko semia
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
209

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mendiko semia

 

Artola, Ramon

 

 Zori onean bizi dira, bai,

 jayo diranak mendiyan,

 Jaunaren beldur santuan azi

 diranak beren kabiyan;

 pozez beteak arkitzen dira

 nor bere jayo tokiyan,

 aritu arren lan gogorretan

 beren denbora guziyan.

 

 Choricho batek bere kabiya

 maite duben ta geiago,

 maite du gizon menditar batek

 mendiya zeiñtan dan jayo;

 ainbesteraño biyotz barrenan

 maitasuna sortzen zayo,

 zeñaz andikan irtenik ere

 iñoiz aztutzen etzayo.

 


inprimatu