Katuba eta sagua
Artola, Ramon
Egun baten sagu bik
izan zuten era,
allegatutzekoa
jankai-en gelara;
baņan katu-zulo bat
bertan egonikan,
buru-austeak arrek
ziozkaten eman.
Bida pensatu zuten
galdu etzitezen,
katu beldurretikin
libratu zitezen,
bat gelditzea zulo
arretan zalanzan,
besteak bildur gabe
naikoa zezan jan;
segiran bat asirik
miratzen baztarrak,
topatu zuben gazta
bat, zeuzkana arrak,
eta arzulo artan
sarturik buruba,
asi zuben lanbide
ustez seguruba;
onetan egin zuben
kitubak mirrimau,
eta lagunak ziyon
deitu; egin din mau,
baņan oso gustora
nola baitzan ari,
etzion kasorikan
egin lagunari;
andik sarri zuben mau
alderago egin,
eta otsegin zion:
-mau berriz egin din,
baņan gaztan sarturik
nola baitzegoen,
etzuben aitu bere
lagunaren deirik,
eta etzion egin
dei ari kasorik.
Onetan zulotikan
pasarik katuba,
eta isatsetikan
arturik saguba,
aldatu zuben leku
batetik bestera,
gaztaren zulotikan
bere sabelera.
..............
Sagubak zuben gazta
gatikan biziya
galdu izandu, orra,
zer dan kutiziya;
gure artean ere
au maiz da gertatzen,
guchigatikan asko
prankok degu galtzen.
|