inprimatu
Jostaketak
Izenburua:
Jostaketak
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
223-224

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jostaketak

 

Artola, Ramon

 

 Nai ditubenak pistu

 gas ta krisilluba,

 zigarro paperezko,

 pipa, naiz puruba,

 arraispatzia dauka

 pospolo buruba,

 non izango dituben

 argiya ta suba.

 

 Partiduak izanik

 bageundezke lasai:

 arrapatzen baditu

 igandiak bi jai,

 astelena bezela

 asteartia nai,

 batzuentzat tristea

 an dago Jai-Alai.

 

 Errestotikan kintze

 saketikan galdun,

 bere kontrariorik

 eztu ustez iņun;

 begiyak argi baņan

 talentuba illun,

 gero ageriko da

 ichogon dezagun.

 

 Jakirik gabetanik

 jateko gogua,

 ausenda istillua

 egunerokua;

 gogoz ez jatekotan

 nik lengo talua,

 Ąai gaur galduko banu

 chit apetitua!

 

 Aruntza ta onuntza

 nere ibillera

 da beti igotzia

 erreka batera;

 egarriyak bazaute

 guazen eratera,

 aurten sagarrik gabe

 iturri aldera.

 


inprimatu