Joakin arranzalea
Artola, Ramon
Lengo arrats batian
zer ere baitera,
nintzan beranduchoan
kalera atera,
eta aiturik zenbait
kisketazo gogor,
neregan esan nuben
suba da nonbait or;
arrimatu nintzan ta
San Telmo kalian,
arranzale Joakin zan
parketik aldian,
ari zana zanbaka
atia puskatzen,
bost eta errepika
baitzituben jotzen:
iñork nola kasorik
egiten etzion
gero ta gogorrago
erasotzen zion;
ontan atea bota
zubenean iya,
azaldu zan goi goiko
leioan argiya;
eta aitu zan itz-ots
amona batena,
zeñak galdetu zuben
-¿nor da or dagona?
-¿nor dan galdetzen dezu
preskura orrekin?
esan zion, ni naiz ni
arranzale Joakin:
-bañan, Joakin, zu emen
bizi espazera?
mudatu ziñatela
¿oroitzen etzera?
-ai, bai aldatu giñan
egiya diozu,
nere emazte Juana
Mari etzera zu;
barkatu galerazo
badizut lo ona,
gau on pasatu zazu
adio amona.
|