Iruchuloko zarreko eleizacho berriya
Artola, Ramon
Gaur zori onez oso gozoro
arkitutzen da erriya,
zeren ikusten duben goititzen
Jaunaren eche berriya;
Espaņiako Erregearen
amak lenengo arriya
ipintzen dio, lan au gertatu
dedin oroimen garriya.
Sarri asiko dirare ere
bere ondoan lanean,
Erregientzat moldatzen kanpo
eder bat leku onean;
eta jauregi eche galaya
bertan bukatzen danean,
Jaun-Erregeak izango dira
auzo, alkarren aldean.
Espaņiak gaur Easo gana
dauzka jarriyak begiyak,
iya sinistu eziņik onen
gauzak diranik egiyak;
ain choragarrik daude erriya
itsasoa ta mendiyak,
bizi lekutzat au autzen ari
dirare aundi-mendiyak.
Aizea bera bere tronpetaz
banatzen ari da sona,
leku au dala gozoro bizi
litekeana persona;
eta egiyaz fama ematen
diyo, bada ain da ona,
esan liteke zerutik lur au
dala aldena dagona.
|