Illunabarra
Artola, Ramon
Iruzkiya asten da
jechitzen, jechitzen,
dizdizera ederra
zaiola guchitzen,
diamantezko printzak
zaizkanean galtzen
urrezko bola baten
ichuran da jartzen,
eta geldi geldida
itsaspera sartzen.
Jiratzen dan denboran
ilsaspe aundira
paletako kolore
guztiak an dira;
ain pintura politak
goien jartzen dira,
ustetzen da zeruba
auspez dala jira;
ezin azper liteke
berari begira.
Sarri beltzez janzirik
zabalde guziya
chori chikiyen kantik
ez da altzen iya,
izarrez apaintzen da
zerupe garbiya
eta bazter denari
emanaz argiya,
azaltzen da goi-farol
eder illargiya.
|