Igelak eta Marte Jaungoiko paltsoa
Artola, Ramon
Gerrara zijoala
Marte gerrariya,
billatu zuben putzu
zulo bit aundiya;
zeņetako igelek
denak ziran asi,
zorionez beteak
pozkidaz kantari;
alaz ta ere zuten
denboran ikusi,
Jaun ari zitzaiozkan
erreguka asi;
esanaz ur zikiņa
zala zeukatena,
eta garbiya jarri
zeikiela dena.
Beste batzubek berriz
zien erregutu,
etzeikiela urik
aieri trukatu;
ongi bizi zirala
beren ur loitsuban,
eta bizi nola ill
nai zutekela an.
Martek eman nairikan
denai atsegin,
zuben ayek eskatu
ziotena egin;
batzuberi paratu
zien ur garbiya,
eta utzi zioten
besteai loya;
eta ustez egiņik
gustoa denai,
segitu zion bere
lengo bideari.
Andikan gero beste
aldiya batean,
gerra bukaturikan
pasatzen zala an;
berriz aitu zituben
igelak kantari,
baņan lenago ainbat
ez baitziran ari;
bada begiraturik
zituben ikusi,
ur garbiko igelak
etzirala bizi;
eta bestiak berriz
lengoko moduban,
ari zirala zori
onezko kantuban.
................
Gure artian ere,
maiz da au ikusten,
charragatikan ona
dakigula uzten;
ez beza egin onoi
dagoenak negarrik,
miņik gabeak eztu
sendagai bearrik.
|