Igelak eta kirkirrak. (Ipuia)
Artola, Ramon
Igelak kejaz joanik
Jupiter-en gana,
esan zien: kirkirrak
isill bitza, Jauna;
gure kantak izanik
aski itsusiyak,
oienaz gustatutzen
dirade guziyak;
eta ez genduke nai
bestek ondotikan,
egitea graziya
obeko kantikan;
gu bagera jayoak
kantari pobreak,
ez ditezela izan
besteak obeak.
¿Ez alitzake obe
berdintzea penak,
aurrera gu bezela
izatea denak?
Au ontzat arturikan
enzuten zegoanak,
isill-azi zituben
kantu polit denak;
eta kirkir ziranak
pozgiraren jabe,
gelditu ziran zori
ontasunik gabe;
igelak berriz poz au
zutelarik izan,
gero segitu zuten
gaizki lengo gisan.
...................
Gu ere asko gera
antz onetakoak,
penaz kutzsututzeko
auzoetakoak;
ardit zulatu baten
probechurik gabe,
eragiteko beste
zorigaitzen jabe.
|