Gizona eta astoa. (Ipuia)
Artola, Ramon
Gizon bat bizitzen zan
astocho batekin,
bizi moduba zuben
sortutzen arekin;
beti karga iguala
baitzion ematen,
eta modu berean
igual beti jaten;
gisa artan zirala
biyak ondo bizi,
gizonak zuben churrut
egiten ikasi;
lenago etzubena
ardorik probatzen,
egunero asi zan
chiki bat eraten;
baņan ardotan egin
oi zuben kastuba,
nola ornitu etzan
gelditu aztuba;
lenagoko moduban,
asto onari zion
eragiņaz lana,
guchitu zer jana.
Gero abiatu zan
bi chiki eraten,
eta jan guchiago
oraindik ematen;
modu artan sarri zan
irutara iyo,
eta gure astoa
orduban adiyo;
gelditurikan iya
etzubela zer jan,
erori zan, ta karga
azpiyan lertu zan.
..................
Onek erakusten du
bizio gureak,
eztitustela jaso
bear abereak;
besteren bizkarretik
nai dubenak bizi,
bear dubela azken
tristea ikusi.
|