Gizona eta arkakusoa
Artola, Ramon
Gizona ari zala
belarra pikatzen,
arkakusoak zuben
an emen tentatzen;
eta ziolarikan
eskuba botatzen,
etzuben gustoz biur
zezan arrapatzen.
Modu artan penatzen
jardunik lanean,
belar sorta egin ta
jaso zubenean,
gertaturikan pisti
charra bizkarrean,
sorta aundiya zion
paratu gaņean.
Orduban azpikoa
gertaturik larri,
erreguzka zitzaion
gizonari jarri;
esanaz, karga ura
ken zeiola ari,
bestela berak lertu
bear zula sarri.
Egin bazion edo
ez ark len gaitzikan,
erregutzen ziola
biotz osotikan,
beraz ezpazan ere
umeak gatikan,
arren libra zezala
gertoi artatikan.
Artan gizonak ura
ikusteaz ala,
umeak gatik ama
penatutzen zala,
esan zion ark berei
barkatzen ziola,
baņan gaņeko kargak
galduko zubela.
Eta ala erreguk
egiņ arren milla,
pisti char saltakori
burloso abilla,
jaiki zitzaiolako
justiziya billa,
beraren karga pean
izandu zan illa.
................
Gaitz egilleak ordu
segururik eztu,
berak bere buruba
jar lezake estu;
bada kulpak nai arren
gizonak barkatu,
justiziyaren kargak
lezake urkatu.
|