inprimatu
Aphirilaren hamarrian
Izenburua:
Aphirilaren hamarrian
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
824.zk.
Orrialdea:
4

Aphirilaren hamarrian

 

 1

 

 Kantoreñoak berririk,

 Alegrantziaz emanik,

 Orai kantatzen tut nik.

 Egundainon ez dut izan

 Oihulako plazerikan,

 Sortuz geroz mundu huntan!

 Ni baitan

 Kasik ez dakit non nizan.

 

 2

 

 Aphirilaren hamarrian,

 Erretreta jo zenean

 Hiritik zitadelan,

 Athera ginen athetik,

 Bi zentinelen artetik,

 Jauzi eginik zubitik,

 Goratik,

 Galdegin gabe konjetik!

 

 3

 

 - Muthikoak, nun zirezte?

 Ongi urusak zirezte,

 Orai hor baitzirezte?

 Ethorri tuk jandarmiak,

 Zazpi ongi harmatuak,

 Menotak einik berriak,

 Dobleak,

 Koletekilan guziak!

 

 4

 

 Ethorri-ta jandarmiak,

 Oi heien konplimenduak

 Eta sentimenduak!

 Hasi ziren ostikoka,

 Lurrari zalapartaka,

 Beren biloer tiraka,

 Sakreka,

 Nehori ezin mendeka!

 

 5

 

 Erran ziotenean

 Lau bazirela barnean,

 Kontent ziren orduan.

 «Behar tiguk estekatu,

 Ongi-ongi amarratu,

 Kaxotean ere sartu,

 Beiratu,

 Etzazkigun espekatu.


inprimatu