inprimatu
Aphirilaren hamarrian
Izenburua:
Aphirilaren hamarrian
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
609.zk.
Orrialdea:
3

Aphirilaren hamarrian

 

 1

 

 Kantoreñoak berririk

 Alegrantziaz emanik,

 Orai kantatzen ditu nik.

 Egundainon ez dut izan

 Oi hulako plazerrikan,

 Sortuz geroz, mundu huntan,

 Ene baithan,

 Kasik ez dakit non nizan!

 

 2

 

 Aphirilaren hamarrian,

 Erretreta joitian,

 Hiritik zitadelan,

 Athera ginen athetik,

 Bi zentinelen artetik,

 Jauzi eginik zubitik,

 Goratik,

 Galdekin gabe konjitik!

 

 3

 

 Ai, muthikoak, non zirezte?

 Ongi urusak zirezte!

 Orai hor baitzirezte!

 Ethorri tuk jandarmiak,

 Zazpi ongi harmatuak,

 Menotak einik berriak,

 Dobleak,

 Koletekilan guziak...

 

 4

 

 Horra orduko jandarmiak,

 Oi heien konplimenduak

 Bai eta sendimenduak!

 Hasi ziren zalapartaka,

 Lurrari ere ostikoka,

 Beren biloer tiraka,

 Sakreka,

 Nehori ezin mendeka!

 

 5

 

 Erran ziotenean

 Lau bazirela barnian,

 Kontent zirela orduan!

 «Behar tiauk estekatu,

 «Ongi-ongi amarratu,

 Kachotian ere sartu,

 Guardiatu,

 Ez zaizkigun espekatu...»


inprimatu