inprimatu
Aphez berriaren kantika
Izenburua:
Aphez berriaren kantika
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
518.zk.
Orrialdea:
4

Aphez berriaren kantika

 

 1

 

 Jainko Jaun, huna non heldu naizen

 Zure deia ttipian entzunik

 Bozkarioz bihotza zaut gainditzen:

 Nehork ez du eue zorionik!

 Nork dezake asma ene loria?

 Zurea naiz, Jauna, sekulakotz...

 Zin egin dut: har nezazu guzia;

 Huna ni aphez bethikotz.

 

 ERREPIKA

 

 Urrun zaizte, munduko atseginak!

 Bai, aide bat adios deneri...

 Osoki bethe nun zeruko bake onak:

 Eman niz Jaunari!

 

 2

 

 Egun batez, jakin dut, zuk erranik,

 Segurago sartzeko zeruan,

 Joan hobeko nuela gazte-danik

 Aldarera! Oi den bidean:

 Aldareat ai zer chede gochoa!

 Desterruak ez nau tuntik lazten:

 Zuri hurbil, zoin ontsa haur gaichoa!

 Penak zaizkio ahanzten!

 

 3

 

 Jesus Jauna, manatzen duzu beraz

 Bereziki zu maita zaitzadan.

 Orai arte maitatu guzietaz

 Behar zaitut gorago ni baitan...

 Bainan hetaz mezetan orhoiturik,

 Egun oroz othoitz dut eginen.

 Gerochago, elgarrekin bildurik,

 Denak zerura gaitezen!

 

 4

 

 Zurekilan, o Jesus, ariko naiz

 Egun oroz arimen salbatzen,

 Zure hitza hedatuz maiz eta maiz,

 Egiari denak lot ditezen.

 Bataioa emanen dut haurreri,

 Barkamena bekatoroseri,

 Zure bertze graziak guzieri,

 Zure Gorputza janari...

 

 5

 

 Den gutien urriki ttipiena

 Ez dut izan zu ganat jitean

 Bihotzeko ene funts hoberena

 Eman dautzut alegre haundian,

 Fini dela, baitio mundutarrak,

 - Ez, zoroa, haste duk guretzat!

 Beude haren, ontasun galgarriak;

 Bethi daudenak enetzat!


inprimatu