inprimatu
Apezen erretreta Baionan
Izenburua:
Apezen erretreta Baionan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2012.zk.
Orrialdea:
8

Apezen erretreta Baionan

 

 1

 

 Jina naiz Baionara uztail haste huntan

 Udaberria eta udaminen juntan

 Irisarrin bizi naiz erretor kargutan

 Uste dut hemen zerbait ikasteko dutan

 Itzuli nahi nuke bihotz doi hau sutan.

 

 2

 

 Arrangura bat nuen nik ere neurea

 Nola egina naizen Jesusen kidea

 Harek hitza du eta nik aldiz airea

 Bainan ezin da egon kantutan ordea

 Krixtau-apezena da misionest bidea.

 

 3

 

 Lehen lehena zira misionesta Jesus

 Mundu hau aita gana ekarri haiduruz

 Ainitz da zure faltan gose, pobre, buluz

 Nolaz ez ginezake guk dener erakuts

 Ez dela zutaz kanpo mundukorik urus.

 

 4

 

 Andre dena Maria Elizaren Ama

 Jaunak eman dautzuna nork zezaken asma

 Amak du familian beti lehen zama

 Amak etxe guzia bihotzaz derama

 Zaint zazu zure haurren izana ta fama.

 

 5

 

 Arats batez etorri zaiku misionesta

 Ez dela Indoxinan krixtauentzat besta

 Erresuma batean hogoi apez ezta

 Alta hainbeste dabil egia galdezka

 Ez gaitezke deiari gu ibil iheska.

 

 6

 

 Bainan eztira deiak bakarrik hain urrun

 Euskal-Herrian ere behar dira entzun

 Haize txar nahasirik ez da falta nihun

 Nahiz atzo bezala baden onik egun

 Beraz gure herrian sua pitz dezagun.

 

 7

 

 Halere nik hunekin erranen dut dena

 Tropak zahartzen ari, hortan dugu pena

 Gazteak jin artean, utzirik auhena

 Su hortan dugun buta gure ahalmena

 Ez du sugai idorrak sunk ahulena.

 

 8

 

 Gazte hoien menturan ez da irriskurik

 Egon gaiten alfer tzar gogoetaturik

 Bai, bai, oihu saminak ongi aditurik

 Berma gaiten lanean deliberaturik

 Ez da hunen pareko ebanjeliorik.

 

 9

 

 Atzo egin hautuer nagolarik soka

 Beti lagunduz askok damaten borroka

 Gostaia gosta noa eta ez beldurka

 Hortan den zoriona ez dezaket uka

 Ez nezake neurea nehorekin truka.

 

 10

 

 Halere ez dut behar espanturik egin

 Bide hori zaila da denendako berdin

 Mugatuak gira ta nekea daike jin

 Bainan gure Etxeak ezin leherregin

 Gu mutilak gira ta Jainkoa da hargin.


inprimatu