Ama Birjiņa Begoņa-koari
Artola, Ramon
Eleiza eder gloriatsua
Goititutzen da Begoņan,
Zerren Zeruko Erregiņak nai
Zuben gelditu izan an;
Eta mirari asko egiņa
Euskal-erriya noladan,
Lur onek fede bizi bat beti
Gordakaitzen du beragan.
Arkitutzen da urrez ta perla
Baliosozkoz jantziya;
Dizdiratutzen dubela bere
Eleiza maite guziya;
Daukaizkiela besoan Jesus
Eta beraren graziya,
Irurizten du, Jaungoikoaren
Amak dagoala biziya.
Izar eder au jachi izan zan
Euskal-errira Zerutik,
Bertan goitargi gelditurikan
Ikus genezan aldetik;
Eta geroztik nola baitagoan
Beti piztuba gugatik,
Oniritzirik agurtzen degu
Alderdi guzietatik.
Gaba dijoan gisan tolesten
Zabaltzen duben mantuba.
Egun sentiyak ala laztantzen
Baitu eleiza santuba;
Eta onetaz gorderik chori!
Chikiyak beren kontuba,
ĄO Ama! zuri asten dizute
Lendabiziko kantuba.
Ingurutako soro, zelai ta
Gaņetan bizi diranak,
Egunarekin bat dira zar!
Begira jartzen dianak,
Eta illuna-barra zalatzen
Duben denboran kanpanak,
Zuri erregu egiņaz uzten
Dituzte beren lur-lanak.
Arrantzalea dijoanean
Arraiketara urean,
Bere begiyak ezartzen ditu
Goitargi eder zurean;
Ontzi-gizonak beren joanera
Luzetan modu berean,
Irriskatu ta indartzen dira
Zugana duben fedean.
Baņan ĄO! asten dira chimistak,
Aitzen turrunbaz turmoyak,
Estalki beltzez bat baten jazten
Dirala beak non goiyak;
Eta orduban aserraturik
Itsaso nasi aundiyak,
Goititzen ditu, urez Zeruba
Jo nai luteken mendiyak.
Ekaitz arretan daramazkila
Urpean ertzak outziyak,
ĄZein penazkoak izango diran
Ango gizonen antsiyak!
Zuri erreguz belaunikatzen
Dirala bertan guziyak,
Malko lodiyak emanaz arren
Salba deiztezun biziyak.
Eta ĄO Ama! zuk entzunikan
Beren erregu samiņak,
Zere eskuba luzaturikan
Kentzen deiztezu gaitz miņak;
Itsaso-legoi-tzar aundiyari
Kamuztu zaizka agiņak,
Eta goiari asten zaiozka
Ikusten zati urdiņak.
Ezta nabaitzen iya chimistik,
Turmoyak dira igildu,
Iņor azpiyan tragatu gabe
Dira mendiyak amildu:
Legoi putzubak eztu irudi
Aserre danik ibildu,
Zuk Semeagan erregutzeak
Ditu guziyak umildu.
Gero jiratzen diran denboran
Dituzun ayek libratzen,
Lenaz gaiņ fede biziago bat
Dute zuretzat ekartzen;
Eta ala, poz aundiz ontzitik
Duten denboran saltatzen,
Lenengo zure oņetan dira
Guziyak belaunikatzen.
Eztira biltzen itsas-gizonak
Bakarrik zure aurrera,
Ezpada Euskal-erriyan askok
Egiten dute au bera;
Oniritzirik len on egiņaz
Berriro erregutzera,
Asko millakak igotzen dira
Eleiza santu zurera.
Zuk sendatutzen dituzu penak,
Zuk, sendatutzen eriyak
Zuk, zorionez estaltzen gure
Zelayak nola mendiyak;
Zuk gugandikan dituzulako
Gordetzen ekaitz aundiyak,
Beti dauzkagu zalanzan, zuri
Begira geren begiyak.
Biotzetikan debozioa
Jartzen duanak zugana,
Eskaera du goititzen zure
Seme Jaungoikoagana;
Berarentzako bitartekorik
Onena zera ibai Ama!
Zure erreguz samurtzen zaio
Aserre gugan daukana.
Zure Semea-gandik iristen
Dituzulako graziyak,
Eztira guchi izan zugatik
Zeruba irabaziyak;
Illak salbatzen badakizu ta
Konsolatutzen biziyak,
Zu adoratzen nai degu bizi
Maite gaituzun guziyak.
Geren estura alditan beti
Argi egiten diguzu,
Eta aurrera ere al-bada
Grazi au bera igazu.
Malkozko zelai triste onetan
Lagun zaitugun gisan Zu,
Gero iltzean ere Zeruban
Sartutzen lagun zaiguzu.