inprimatu
Zurraren poltsak bi zulo
Izenburua:
Zurraren poltsak bi zulo
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
120

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zurraren poltsak bi zulo

 

Artola, Jose

 

 Gizon batek dirua

 beti gorde nairik,

 ibiltzen zan gosiak,

 askotan baraurik;

 beti mordollorako

 dirua nai topa,

 baņan gorputzarentzat

 deus-ere ez opa.

 Ala, bere kaltian

 zebillen munduban;

 beste asko ibiltzen

 diraden moduban;

 noiz-bait ere gorputza

 zitzayon nekatu...

 Ara egun batez zer

 zitzayon gertatu:

 ondo-ezak arturik

 bat-batetan larri,

 enplastera bat zuben

 presaka ekarri;

 esanaz:-Deitzen badet

 nik sendakiņari,

 agiyan diru asko

 kenduko dit neri;

 eta atso zar ausen

 nola dagon trebe,

 merke sendaturikan

 neretzat det obe.

 Baņan onekiņ ara

 zer gerta zitzayon:

 erremedio charra

 onek eman ziyon,

 eta geyagoturik

 len zeukarren miņa,

 ekarri bear izan

 zuben sendakiņa;

 biyen artian zuten

 utzi ezur utsa,

 eta ustu, gordian

 zeukan diru kucha.

 ..................

 Gizona zurkeriyan

 darabillenian,

 gertatzen zayo bada

 ause geienian:

 gordetziagatikan

 bear aņa ez jan;

 zulo batetik sartu

 baņan bitatik juan.

 


inprimatu