inprimatu
Zuri!
Izenburua:
Zuri!
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
82.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zuri!

 

J.A.

 

 Beste askori bertso jarri ta

 nola ez emazteari?

 eta gañera pozaren pozaz

 ni maitatzen naubenari?

 Zure ondoan pozkida osuan

 baldin banaiz ni agerik?

 ¡bai nere puska biyotzekua

 bene benetan gaur zuri!

 

 Berrogei ta lau urte gaur dira

 jayo ziñela munduan,

 euskal erriko kabi batian

 aingeru baten moduan;

 nere emazte zu izatia

 izan zan zori orduan,

 Jaunare graziz izan gaitezen

 bata bestien onduan.

 

 Zu zera gure echetar denen

 lurrin gozozko itzala,

 emazte zintzo pare gabia

 guztizko ama leyala;

 Fede jarraitzen beti egiten

 dezu pozez egiñala

 zure serbitzu onak Jainkuak

 goguan artu ditzala.

 

 "Gaur bezelako egun on asko

 munduan igarotzia,

 da borondate zenarrarena

 barrendikan aitortzia;

 seme alaben aldamenian

 pozturikan arkitzia,

 elkar maitatuz aurrera ere

 guziyok bizitatzia.

 


inprimatu