inprimatu
Zubea eta chorikumeak (Ipuiya)
Izenburua:
Zubea eta chorikumeak (Ipuiya)
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
135.zk.
Orrialdea:
2-3

Zubea eta chorikumeak. (Ipuiya)

 

Artola, Pepe

 

 Arbol baten adarran

 kabicho bat zegoen,

 zeñaz bertan bi edo

 iru ume zeuden;

 zube bat kurpildurik

 arbolen gerriyan,

 choriyak atzitzeko

 jarri zan abiyan;

 zezazkiyen gustora

 zeuden guziyak jan,

 eta tripa beterik

 bestera andik joan;

 bañan luze egonik

 adarran kabiya,

 eziñ irichirikan

 erori zan iya;

 alaz guztiz naiz arki

 neke askorekin,

 sayatu zan berriro

 indar denarekin,

 baña iya irichi

 zubenian eran

 chori guztiyak ziran

 igazi joan egan.

 ................

 ................

 Gauzak ustes seguru

 izaten dirade,

 zubeari bezela

 iñoiz guri ere;

 eta nai degunian

 joan ta egin jabe,

 nekatu ta gelditzen

 gera ezer gabe.

 

 


inprimatu