inprimatu
Zazpiak bat
Izenburua:
Zazpiak bat
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
79.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zazpiak bat

 

Artola, Jose

 

 I

 

 Kabi polita leku onean

 Arkitutzen dan moduan,

 Ala berean azaldutzen du

 Euskal erria moduan

 Zazpi umecho egatzen diran

 Bezela kabi onduan,

 Pipirripiak egiñaz pozez

 Beren izkera gozuan,

 Modu berean zazpi senide

 Gabilltz pozkida onean.

 

 II

 

 Zazpi anaiak biozetikan

 Maitatu bearrak gera,

 Azaldutzeko legue zar eta

 Oitura onak aurrera;

 ¡Gure izkuntzik ez da galduko

 Gu saiatutzen baguera!

 Baizik gero ta indar obean

 Arguituko da euskera,

 Doatsunezko eta gozozko

 Pare gabeko izkera.

 

 III

 

 Gu lau senide Españatarrak

 Gera beti euskerakin,

 Frantzitarrak zubek irurak

 Beti zerate gurekin;

 Bide zuzuen eta jatorrezkoa;

 Bear diogu bai ekin,

 Kopet arguia, musu alaia

 Degula beti gurekin,

 ¡Mundua mundu dan bitartean,

 Izan gaite elkarrekin!

 

 IV

 

 Gure izkuntzak ez du mugarik

 Magal bat degu guziak,

 Lur ontakuak Denak bat gera

 Naiz Españi naiz Frantziak;

 Ama euskarak dianak gaitu

 Begi onez ikusiak,

 Bere bular ta zumo gozoak

 Beti dauzka irikiak,

 Ase ditzagun maitasunezko

 Gure biotz egarriak.

 

 V

 

 Euskal erriko kabi ontarik

 Irten dira Ama gana

 Seme jakintsu oso pizkorrak

 Laguntzera beragana;

 Beti argitan izango dira

 Oiek egindako lana;

 ¿Nork ez dakizki bera izenak

 ¿Bilinch, Manterola jaunak

 Iparraguirre, Beleunze, Abbadie

 Ta Duvoisin kupituna?

 

 VI

 

 Gu ere lengo zarrak bezela

 Gizonak izan gaitean.

 Zazpi probintzi euskaldun onak

 Elkarturikan batena;

 Degula borondatean,

 Geren bitozak Jaunaren gana

 Jarririk fedez betean,

 Itsaso mendi, zelai ta lurrak,

 Munduan diran artean.

 


inprimatu