inprimatu
Zakurra, zozoa eta astoa
Izenburua:
Zakurra, zozoa eta astoa
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
522.zk.
Orrialdea:
3

Zakurra, zozua eta astoa

 

Artola, Pepe

 

 Baserritar gizonak

 uda azkenian,

 arkitutzen ziraden

 kanpoko lanian;

 eta nola echia

 urruti zeukaten,

 baskari billa zuten

 zakurra bigaltzen;

 onek bere pardela

 abuan artarik,

 etzeraman buruan

 an beste konturik;

 -Nagusiyak maite nau;

 au da bizitzia.

 eta besteak bañan

 geigo asetzia."

 Onela egun batez

 zijoan birian,

 egunero bezela

 chit pauso onian;

 non duben ark ikusten

 zozo bat eriya,

 bere eguak eziñ

 zabalduan iya;

 erraz arrapatzia

 ark pentzatu zuben

 eta pardel zeukana

 bertan utzi zuben;

 segika beriala

 abiyatu baitzan,

 baña zozua askar

 sasiyan gorde zun;

 zakarra zan segiran

 sasiyetan sartu

 bañan mutur guziya

 zuben purrukatu.

 Bitartean asto bat

 an arkitzen zanak,

 arkiturik pardela

 eta zeuden danak,

 berezi gabetanik

 ez char ta ez onak,

 izan ziran guztora

 bi kolpian janak.

 .................

 .................

 Begiyetara digu

 onek erakusten,

 geyegi nayak beti

 zer duben ekartzen;

 guri ere askotan

 zaigu au gertatzen,

 guziya nai dubenak

 guziya du galtzen.

 


inprimatu