inprimatu
Uda-berriya
Izenburua:
Uda-berriya
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
143

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Uda-berriya

 

Artola eta Elizechea, Jose

 

 Uda-berriyak,

 bazter guziyak,

 ditu ederki lorez jazten:

 egun argiyak,

 zoragarriyak,

 era onetan dira asten;

 zelai aundiyak,

 intzak bustiyak,

 ederrak dira agertzen;

 or, marrubiyak,

 guri-guriyak,

 lurretik dira azaltzen;

 an, gereziyak

 gorri-gorriyak,

 arbolak ditu ematen;

 emen choriyak,

 aundi, chikiyak,

 asi dirade kantatzen:

 nekazariyak,

 guzti guztiyak

 pozez dira arkitutzen;

 gauza egokiyak,

 Uda berriyak,

 ditu, bai, mundura ekartzen.

 


inprimatu