Tomasa-ri
Artola, Pepe
Tristurik iñoiz ez dezu izan
Oso umoredun zera,
Makiña bat far eta kontucho
Aotik zaizu atera;
Soruan lore ainbat grazizko
Atera-aldi ta pozkera,
Guri kontatu eta azaldu
Izan diguzu aurrera;
Sartu liteke ikasitzera
Aldamen gozo zurera;
Soratu nairik zenbat alditan
Oso guztora egon gera.
Lore polita chit sumoduna
Aiñ fiñ ta ona..... "Zu zera."