inprimatu
Subea eta chorikumeak
Izenburua:
Subea eta chorikumeak
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
120

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Subea eta chorikumeak

 

Artola, Jose

 

 Arbol baten adarran

 kabicho bat zeguen,

 zeñaz bertan bi edo

 iru urte zeuden,

 Sube bat kurpildurik

 arbolen gerriyan,

 choriyak achitzeko

 jarri zan abiyan;

 zezazkiyen gustora

 zeuden guztiyak jan,

 eta tripa beterik

 bestera andik joan;

 baña luze egonik

 adarran kabiya,

 eziñ irichirikan

 erori zan iya;

 alaz guztiz naiz arki

 neke aundiyakin,

 sayatu zan berriro,

 indar denarekiñ;

 baña iya irichi

 zubenian eran,

 chori guztiyak ziran

 igasi joan egan.

 ................

 Gauzak ustez seguru

 izaten dirade,

 subeari bezela

 iñoiz guri ere;,

 eta nai degunian

 joan-ta egin jabe,

 nekatu ta gelditzen

 gera ezer gabe.

 


inprimatu