inprimatu
Ollua eta zerriya
Izenburua:
Ollua eta zerriya
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
184-185

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ollua eta zerriya

 

Artola, Jose

 

 Arto aleak jaten

 ollo bat ari zan,

 eta zerri bat ara

 kanpotik sortu zan,

 esanaz:-Aizak, azkar

 ua emendikan,

 ale oyek utzita

 nere aurretikan;

 nola gosiak naguen

 nik jan nai dizkiat,

 iri progatzen ere

 utziko ez diat.

 Olluak esan ziyon:

 -«Adi beza, jauna,

 neretzat emanditet

 jateko au dana;

 eta nola naidu ni

 joatia emendik?

 ¡bedorrek aisa naidu

 jan besterenetik!

 -Itz guchi eta alde

 emendikan korri,

 bestela arto ordez

 jango at edorri.

 -Bedorrek daukanian

 indarren sasoya,

 ez baitu aditu nai

 nere arrazoya.

 -Zer arrazoi, ta zer itz,

 obe dek azkar joan;

 bestela badakik zer

 egingo diatan...

 Ala, olluak, ale

 guztiyak utzirik,

 joan bear izan zuben

 beldurrez beterik.

 ..................

 Askok bere eskutik

 dauka justiziya,

 aulari egiteko

 nai duben guziya;

 bañan berak orrela

 egin dubelako,

 berari nork egiña

 etzayo paltako.

 


inprimatu