inprimatu
Antipas-en bazkai-ondoa
Izenburua:
Antipas-en bazkai-ondoa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
779.zk.
Orrialdea:
4

Antipas-en bazkai-ondoa

 

 1

 

 Makeronteko maldan

 gaztelua bestan.

 Heriodada eta

 Antipas jostetan.

 Bazkaltiar andana bat

 mahain xurietan,

 Jan-edan on ausarkki

 baxera urhetan.

 

 Kinorlari, xirulari,

 Eta bertze soinulari,

 Lot guziak musikari!

 

 2

 

 Sabelak bethe dira,

 plat-basoak hustu.

 Arno finek buruak

 polliki harrotu.

 Jaun-anderen bihotzak

 plazerez guritu.

 Antipas-ek neskatxak

 dantzarat manatu.

 

 Soinu-hotsa, dantza-hotsa

 Nexkek zoin zalhu urhatsa

 Buru, Salome pan posa!

 

 3

 

 Urriloz lilistatu

 galxoin beltz hoiekin,

 Larru-hasean bezain

 lerden eta arin,

 Uso-luma iduri

 lepokoarekin,

 Zer dantzari xotilak,

 soa hein bat kokin...

 

 Talendutsu, graziatsu,

 Seiek segur eta usu

 Hartze luzkete bi musu!

 

 4

 

 Bainan guzietarik

 aise laketena,

 Herodiada horren

 alaba frikuna!

 Jestuz ala behakoz

 ongi dakiena

 Nola amodiora

 kilika gizona.

 

 Urhats bana, urhats bina!

 Pika, ebats, ta aintzina!

 Hau dantzaren atsegina!

 

 5

 

 Hamahiru urtetan

 andere Salome

 Orok uste zuketen

 zela nexka xume.

 Bainan laster ageri

 noren dagon ume:

 Ematzarraren haurra

 tipitikan eme!

 

 Izaiten du konplimendu.

 Nor-bederak aitortzen du

 Duela merezimendu.

 

 6

 

 -Antipas jaun errege,

 zure alabari,

 Zeren den hain dantzari

 zor diozu sari.

 -Haurra, gait zadazu

 diru, joia berri,

 Edo, nahi baduzu,

 erresuma-erdi!

 

 «Ama, othoi, erradazu:

 Zuri zer iduri zaitzu?

 Zuk hauta, plazer baduzu.»

 

 7

 

 Joanes Batixtak behin

 erreportxu gorri

 Borthizki egin zion

 Herodiadari:

 «Zure koinatarekin

 etzaitela bizi.

 Desohorez Antipas

 behar duzu utzi!»

 

 Ematzarra dena herra

 Eman zen haren aldera,

 Mendekioaren beha!

 

 8

 

 Alabaren galdea

 zuen probetxatu:

 «Behar dion Joanesen

 burua eskatu...

 Berehala behar din

 buru hori moztu,

 Eta azpil batean

 hunat presentatu...»

 

 Haur xarmanta, haur pollita,

 Erran horri jarraiki-ta,

 Hil zuten Joanes Batixta!

 

 9

 

 Kartzelan burregoak

 lepoa mozturik,

 Burua dena odol

 platean emanik,

 Salomek hartu zuen

 Antipas-en ganik...

 Oi amaren loria,

 Joanes garhaiturik!

 

 Kinorlari, xirulari.

 Lot guziak soinuari!

 Ospe Joanes Batistari,

 Zeruan sartu denari!


inprimatu