inprimatu
Jose Maria Iparragirre-ri bere talluntzaren agerkeran
Izenburua:
Jose Maria Iparragirre-ri bere talluntzaren agerkeran
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
278

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jose Maria Iparragirre-ri bere talluntzaren agerkeran

 

Artola, Jose

 

 Euskaldunaren izar argiya

 maisu osoro bikaņa,

 egiņ oidezu euskaragatik

 biyotzez beste bik-aņa;

 pare gabeko itz eztitsua

 manchik gabia mingaņa,

 gitarchoakin beti kantari

 jo zenuben zuk goi-gaņa.

 

 Argitaratu zenituben zuk

 soņu dontsu ta eztiyak,

 argitaratu itz neurtu eder

 doai ederrez jantziyak;

 amoriyuak biyotz gurian

 gordiak dauzka guziyak,

 iņola eziņ aska litezken

 moduan sendo josiyak.

 

 Argitaratu nola zenuben

 aiņ gauza eder ta aundiya,

 ala berian argitaratzen

 zaituzte lorez jantziya;

 izan zaitezen euskaldunaren

 betiko Oroimengarriya,

 eta gaņera onra dezazun

 zu jayo ziņan erriya.

 


inprimatu