Ignacio C. Nuñez ill da
Artola, Pepe
Euskal erriko seme jatorra
buruz biziro argiya,
Aitorren itza mintzutzen oso
estitsu eta garbiya;
ikribatzalle gaiñ gañekua
eta itz jostalariya,
¡ill zeradela jakin ta penaz
bete da Euskal erriya!!!
Ama-euskara zarrari eman
izan diyon zenbait poz,
¡amaiak laguntz egin diyozu
buruz itz eta mansoz:
zuk berekaitzen zenuen gajua
izkriba eder chit gozoz,
benazko seme batek bezela
gozakaitasun erosoz!
Ni ere nola euskal semea
jayoa naizen mundura,
biyotzeraño pena sartu zait
beste askoren modura;
otoitz sendoak barren barrendik
egingo ditut zerura,
zure unima Jaunak bereshi
dezan bere ingurura.