Himno edo mariņel kanta
Artola, Pepe
Donostiko uraren
ertzian aziyak,
pozturik guziyak,
arkitzen gera;
oitura ederraz
ez geunden etsiyak,
echiak utziyak,
gatoz onera.
Jayotzetik griņa
urera daukagu,
argatik nai degu
itsasoratu;
biyotzak pozturik
arkitzen zaizkigu,
geralako gaur gu
emen arkitu.
ZORTZIKO
Zeruak ondo digu
ontziya arkitzen,
zer poza biyotzetan
zaiguna arkitzen;
dantzarako guztiyak
prestatu gaitezen,
ote ditugun pena
lenguak aztutzen.
Belak eta poliak
soka ta amarrak,
urratu izan ditu
itsaso zakarrak;
baņan larritu arren
gu ur, kolpe charrak
ontziya zuzendu du
gure atzaparrak.
Turmoi ta kaskabarrak
maiz digu eraso,
baga aundiyak ere
indar aundiz jaso;
baņan gaur guk ontziya
daukagu eroso
argatik arki gera
pozturikan oso.
Berga eta poliak,
apareju trezak,
biratu izan ditu
aize min char latzak,
baņan penak aztutzea
dizkigu gaur pozak
eta zortziko ariņ
doņuaren bozak.
|