Goiko bizitzako gizona eta beekoa
Artola, Pepe
Soņu jotzalla char bat
beti flauta jotzen,
aritzen zan echian
bazter denak gortzen;
ainbeste chisturekin
goiko jendeari,
baruko miņa ziyon
egiten denai.
Alakorik batean
goiko gizon zar bat
etorri zan esanaz-
"Gizona, neri bart,
ez nazu deskantsuan
lo egiteu utzi;
nik ez nizuke nai, ez,
jotzen galerazi;
baņa ordu oyetan
etzazula deus jo,
deskantsuan guztiyak
egin dezagun lo."
Erautzun zion-"Erri,
or konpon echian,
nai detana egiten
jabe naiz nerian;
ez bazera kontentu
nora nai kejatu
ez badezu nai andik
kaltian geratu."
-Ondo da igarri det
zaudela arrazoyan...
(nik ere nai detana
egingo det goyan).-
Au esanik gizona
igo zan prest gora,
esanaz laister dator
neretzat denbora...
Bekua soņu jotzez
ishildu zanian,
erautzi ta sartu zan
aguro oyian;
orduan goiko zarrak
arturik indarrez
ontzi bai baterikan
zegoana ur zikiņez;
bota zuben lurrera,
lo zeguan parera
zeņa, irriņartetik
baizijoan bera;
arpegi ta kolkora
uraren tantuak...
ĄOrduan esnaturik
an ziran kontuak!
jaiki eta, galtz-utsik
igo zan prest gora;
esatera ur asko
zetorrela bera.
Erantzun ziyon-ezdek
egiten dena falta,
ua ire echera
eta jo-zak flauta,
zergatikan, adi zak
ni naizen tokian,
zer nai gauz egiteko
niok nere echian;
ez badek nai geiago
urik botatzia,
egin zak mesede ik
ez flautik jotzia.
Urrengo baterako
ikas-zagun emen,
artubak emanakin
dirala berdintzen.
|